Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

irakasten ikasteko

29/10/2008 GMT 4

zer da wiki bat?

izaskun-v @ 16:26

Wikia webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Erraz alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sortu, alda, osatu edota ezabatu ditzake.  Zentzu horretan, eta elkarlanari esker, erraz sor daiteke entziklopedia bat adibidez, edota lan baten jarraipena egin.

 Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzen direnean zailtasunak errazten ditu wikiak. Nahiz eta teknologia konplexua erabili, zailtasun horiek ekiditzen ahal dira, edo behintzat errazago.

Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:

  • gai bat erraz garatu,
  • garapen horren ibilbidea gorde,
  • eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
  • gaien arteko lotura erraztu,
  • ia aldi berean argitaratu.

Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Wikia, azken finean, interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:

  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
  • Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
  • Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
  • Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
  • Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
  • Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
  • RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da.

Honako bideo honetan, ikus dezakegu zer den wiki bat. Oso erraz azaltzen du, baita pedagogikoki ere, beraz, eskolan ere erabil genezake haurrek ongi ulertuko baitute zer den, erabiltzen duen azalpenekin.

www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg


Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!