Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

irakasten ikasteko

24/10/2008 GMT 4

hezkuntzarako teknologia

izaskun-v @ 01:22

Gaur egun teknologia oso garrantzitsua da, egunero erabili ohi dugu, eta askotan edozein gauza egiteko behar dugu.

Hain garrantzitsua denez, uste dut hezkuntzak esfortzua egin behar duela irakasteko eta erabilpen egokia egiteko.

Honako esteka honetan http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 azaltzen duenaren arabera, Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML weborri estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko weborrien arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instant batean sorturiko weborriak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik weborri interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, weborri tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Bestetik, Nafarroako Erkidegoan Lehen Hezkuntza lortu behar diren gaitasunei dagokienez, hauek azaltzen ditu beste batzuen artean. Kontua da hauek gaurko gaiarekin harremana dutela, hau da, hezkuntzarako teknologiarekin. Hauek dira gaiarekin lotuta agertzen diren gaitasunak:

Baliabide informatikoak ezagutzea

CD-ROM baten karatula edukiarekin lotzea

CD-ROM baten edukian barna mugitzeko sagua erabiltzea

Web orrialde baten izenburua identifikatzea eta loturaren bat erabiltzea

Testu prozesadorearekin lan saio bat hastea eta bukatzea

Testu bat egitea eta inprimatzea, taldeka, testu prozesadorea erabiliz

http://www.pnte.cfnavarra.es/planesdemejora/docs/primaria/materiales/estinfd0.pdf

Gaiaz gehiago jabetzeko eta lanketa ezberdinak ikusteko, hemen aipatzen diren bideoak ikus daitezke:

http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

Bideo honetan, ikus daiteke nola Gipuzkoako hainbat ikastetxetan martxan jarri duten programa bat. Programak honetan datza: 6 eta 12 urte bitarteko umeekin lantzen da, ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin egitea. Ikasgai batzuetan erabiltzen da soilik, astean ordu erdiz ikasgai bakoitzean. Ordenagailu eramangarri txikiak erabiltzen dituzte.

Argiako kazetariak programaren nondik norakoen inguruko azalpenak eman ondoren, irakasle bati eta zenbait ikasleri galderak egiten diete programa honen inguruan. Ongi ateratzekotan Gipuzkoako beste ikastetxe batzuetara zabalduko dela diote.

Gaia oso interesgarria iruditzen zait. Uste dut gure lanbidean prestatu behar dugula gure burua aurretik azaldu dudan bideoaren kasuan bezala. Azken finean hori da etorkizuna.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!