Praktika 1
Ariketak.
• Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da, zergatik?
Ordenagailuak dira informatikan erabiltzen diren tresnak, eta hauek gailu elektronikoz osatuta daude, beraz, informatika eta elektronika oso lotuta daude.
Bestetik, telekomunikazioa urrutiko informazio-transmisioa da, hari nahiz kable metalikoetan zeharreko korronte elektrikoa, uhin elektromagnetikoak (bereziki irrati-uhinak) edo prozedura optikoak erabiliz egiten dena.
Telekomunikazioak informazioa urrutira ia bat-batean igortzeko erabilitako sistema-, gailu- eta teknika-multzoak hartzen ditu bere baitan. Transmisio horietan erabilitako bitarteko nagusien artean irrati-komunikazioa, kablezko igorpena eta satelite artifizialak daude. Telekomunikazio-sistemek erabiltzen dituzten informazio-motak honako hauek dira: soinu bidezko transmisioak, ikusmen-sistemetako irudiak, ordenadoreen bidezko datu-prozesaketa, zeinu grafikoak eta telegrafoa. ordenagailuaren bitartez, komunika gaitezke, internet erabiliz, horretan dago harremanduta informatika telekomunikazioekin.
• Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. Zer da digitalizazioa?
Magnitude (gorputz edo objetu batean neur daitekeen edozein ezaugarri) analogikoak diskretu bihurtzeko prozesua da.
• Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Sistema binarioaren bitartez egiten delako, hortaz, beti bi aukera daude, informazioa gordetzeko. Guk sistema hamartarra erabiltzen dugu gure egunerokotasunean, baina ordenagailu batek informazio guztia prozesatzeko eta lan egiteko sistema binarioa erabiltzen du.
• Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
Hardwarea: Sistema informatiko baten atal fisikoa, gailu mekaniko, elektriko, elektroniko, magnetiko eta optikoez osatua (software kontzeptuari kontrajartzen zaio). Sagua, bozgoragailuak, Ram memoria, transistorea, mikroprozesadorea.
Softwarea: Sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar diren programa eta errutinen multzoa. Hitz honek sistema eragilea edo oinarrizko softwarea eta helburu jakin bat betetzeko sortutako aplikazio-programak hartzen ditu barne (hardware kontzeptuari kontrajartzen zaio). Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
• Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?
• Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.
Irudi formatuak: argazkiak, marrazkiak,
Soinu formatuak: cassete, cd, mp3
Bideo formatuak: dvd, vhs
• Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

Zabaldu
del.icio.us