Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

irakasten ikasteko

05/11/2008 GMT 4

Hezkuntza baliabideak hausnartzen

izaskun-v @ 21:30

Gaur egun, gure irakasle lanetan aritzeko, baliabide asko ditugu. Egia da, baliabide hauek oso interesgarriak eta baliagarriak direla, baina zailtasunak ere badituzte.

Alde batetik, informazio asko dagoelako eta zaila izan daitekeelako sailkatzen eta aukeratzen. Bestetik, denbora franko eman dezakegula informazio edo material hori bilatzen.

1.1. Baliabide orokorrak

Esteka honetan, musika gela bat. Bertan, instrumentuak, konpositoreak, musikaren historia eta bestelako gaiak agertzen dira. Aukera dago objetu bakoitzean klikatuz gai horrekin lotutako informazioa ikusteko.

Beraz, egokia iruditzen zait haurrekin lan egiteko, modu erakargarri batean irakasteko, eta garrantzitsuena dena, ikasteko.

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/concurso2006/ver/04/index.html

1.2. Youtube

Youtube oso baliagarria da, bideo asko aurkitzen ahal ditugulako honen barruan.

Horietako bideo bat hau izan daiteke, arbel digitalaren inguruko azalpenak ematen dituena. Bideo honetan ikus daiteke nola erabiltzen ahal dugun arbel mota hau hatza erabiliz, arkatzik ez ezer erabili gabe.

http://www.youtube.com/watch?v=3EXy2LZBUG8

1.3. Web eta blog

Irakaskuntzarekin loturiko web eta blog ezberdinak badaude eta hori jakitea ongi dago, honako honetan adibidez, klaseak prestatzerako orduan lagungarriak eta erabilgarriak izan daitezkeenak agertzen dira.

http://apoyodocente.blogia.com/

1.4. Web eta blog (2)

Honakoan, aldiz, unitate didaktikoaren inguruan azalpenak ematen ditu, zer den, zertarako den baliagarria, nola egin behar diren, etabar.

http://iteso.mx/%7Ecarlosc/pagina/documentos/innova_normal/unidida2.htm

2. Nik bilatutako estekak

Esteka honetan, Lehen Hezkuntzan Musika liburua agertzen da. Uste dut oso erabilgrria izan daitekeela musika klaseak prestatzeko, materiala lortzeko, etabar.

http://www.agapea.com/libros/Musika-Lehen-Hezkuntza-1-isbn-8485511352-i.htm

Honakoan, blog bat agertzen da. Lehen Hezkuntza ari den irakasle batena da, eta berarentzako interesgarriak diren komentarioak, informazioak aipatzen ditu.

http://bertamares.blogspot.com/2008/01/tutoretza-lehen-hezkuntza-materialak.html

Bestelako esteka hau, Lehen Hezkuntzarako bideratuta dago. Lehen Hezkuntzako bloga bat da, honetan baliabide, orientabide eta informazioa dago.

Beraz, Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleentzat baliagarria eta egokia iruditzen zait, irakasleen artean informazioa trukatzeko eta egun dauden baliabideen berri izateko eta erabilpen egokirako orientabide izan daitezkeenak.

http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/

29/10/2008 GMT 4

zer da wiki bat?

izaskun-v @ 16:26

Wikia webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Erraz alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sortu, alda, osatu edota ezabatu ditzake.  Zentzu horretan, eta elkarlanari esker, erraz sor daiteke entziklopedia bat adibidez, edota lan baten jarraipena egin.

 Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzen direnean zailtasunak errazten ditu wikiak. Nahiz eta teknologia konplexua erabili, zailtasun horiek ekiditzen ahal dira, edo behintzat errazago.

Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:

  • gai bat erraz garatu,
  • garapen horren ibilbidea gorde,
  • eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
  • gaien arteko lotura erraztu,
  • ia aldi berean argitaratu.

Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Wikia, azken finean, interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:

  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
  • Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
  • Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
  • Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
  • Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
  • Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
  • RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da.

Honako bideo honetan, ikus dezakegu zer den wiki bat. Oso erraz azaltzen du, baita pedagogikoki ere, beraz, eskolan ere erabil genezake haurrek ongi ulertuko baitute zer den, erabiltzen duen azalpenekin.

www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg


24/10/2008 GMT 4

hezkuntzarako teknologia

izaskun-v @ 01:22

Gaur egun teknologia oso garrantzitsua da, egunero erabili ohi dugu, eta askotan edozein gauza egiteko behar dugu.

Hain garrantzitsua denez, uste dut hezkuntzak esfortzua egin behar duela irakasteko eta erabilpen egokia egiteko.

Honako esteka honetan http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 azaltzen duenaren arabera, Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML weborri estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko weborrien arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instant batean sorturiko weborriak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik weborri interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, weborri tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Bestetik, Nafarroako Erkidegoan Lehen Hezkuntza lortu behar diren gaitasunei dagokienez, hauek azaltzen ditu beste batzuen artean. Kontua da hauek gaurko gaiarekin harremana dutela, hau da, hezkuntzarako teknologiarekin. Hauek dira gaiarekin lotuta agertzen diren gaitasunak:

Baliabide informatikoak ezagutzea

CD-ROM baten karatula edukiarekin lotzea

CD-ROM baten edukian barna mugitzeko sagua erabiltzea

Web orrialde baten izenburua identifikatzea eta loturaren bat erabiltzea

Testu prozesadorearekin lan saio bat hastea eta bukatzea

Testu bat egitea eta inprimatzea, taldeka, testu prozesadorea erabiliz

http://www.pnte.cfnavarra.es/planesdemejora/docs/primaria/materiales/estinfd0.pdf

Gaiaz gehiago jabetzeko eta lanketa ezberdinak ikusteko, hemen aipatzen diren bideoak ikus daitezke:

http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

Bideo honetan, ikus daiteke nola Gipuzkoako hainbat ikastetxetan martxan jarri duten programa bat. Programak honetan datza: 6 eta 12 urte bitarteko umeekin lantzen da, ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin egitea. Ikasgai batzuetan erabiltzen da soilik, astean ordu erdiz ikasgai bakoitzean. Ordenagailu eramangarri txikiak erabiltzen dituzte.

Argiako kazetariak programaren nondik norakoen inguruko azalpenak eman ondoren, irakasle bati eta zenbait ikasleri galderak egiten diete programa honen inguruan. Ongi ateratzekotan Gipuzkoako beste ikastetxe batzuetara zabalduko dela diote.

Gaia oso interesgarria iruditzen zait. Uste dut gure lanbidean prestatu behar dugula gure burua aurretik azaldu dudan bideoaren kasuan bezala. Azken finean hori da etorkizuna.

17/10/2008 GMT 4

Praktika 1

izaskun-v @ 01:13

Ariketak.

• Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da, zergatik?

Ordenagailuak dira informatikan erabiltzen diren tresnak, eta hauek gailu elektronikoz osatuta daude, beraz, informatika eta elektronika oso lotuta daude.
Bestetik, telekomunikazioa urrutiko informazio-transmisioa da, hari nahiz kable metalikoetan zeharreko korronte elektrikoa, uhin elektromagnetikoak (bereziki irrati-uhinak) edo prozedura optikoak erabiliz egiten dena.
Telekomunikazioak informazioa urrutira ia bat-batean igortzeko erabilitako sistema-, gailu- eta teknika-multzoak hartzen ditu bere baitan. Transmisio horietan erabilitako bitarteko nagusien artean irrati-komunikazioa, kablezko igorpena eta satelite artifizialak daude. Telekomunikazio-sistemek erabiltzen dituzten informazio-motak honako hauek dira: soinu bidezko transmisioak, ikusmen-sistemetako irudiak, ordenadoreen bidezko datu-prozesaketa, zeinu grafikoak eta telegrafoa. ordenagailuaren bitartez, komunika gaitezke, internet erabiliz, horretan dago harremanduta informatika telekomunikazioekin.

• Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. Zer da digitalizazioa?

Magnitude (gorputz edo objetu batean neur daitekeen edozein ezaugarri) analogikoak diskretu bihurtzeko prozesua da.

• Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zergatik?

Sistema binarioaren bitartez egiten delako, hortaz, beti bi aukera daude, informazioa gordetzeko. Guk sistema hamartarra erabiltzen dugu gure egunerokotasunean, baina ordenagailu batek informazio guztia prozesatzeko eta lan egiteko sistema binarioa erabiltzen du.

• Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

Hardwarea: Sistema informatiko baten atal fisikoa, gailu mekaniko, elektriko, elektroniko, magnetiko eta optikoez osatua (software kontzeptuari kontrajartzen zaio). Sagua, bozgoragailuak, Ram memoria, transistorea, mikroprozesadorea.

Softwarea: Sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar diren programa eta errutinen multzoa. Hitz honek sistema eragilea edo oinarrizko softwarea eta helburu jakin bat betetzeko sortutako aplikazio-programak hartzen ditu barne (hardware kontzeptuari kontrajartzen zaio). Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

• Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?

• Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.

Irudi formatuak: argazkiak, marrazkiak,
Soinu formatuak: cassete, cd, mp3
Bideo formatuak: dvd, vhs

• Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

15/10/2008 GMT 4

irakaste ikasteko

izaskun-v @ 16:39

Ariketak

irakasten ikasteko

izaskun-v @ 16:37

Ariketak.

Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera doala esaten dela, zergatik?

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!